XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gezurra dirudi!.
Zure biotz ona ezaguturik,
gure eskapen au ondo artuko
dezulako ustean gelditzen gera.
Esker ugariak
.

(Exeri ta eskutitz salostar bat zakeletik aterata irakurtzen du).

Zuri ordaindu bear dizuguna
bere egunean ordaintzeko
gaizki ibilli bear genuke.
Orra zergatik iru illabeteko
luzapena eskatzen dizugun...
.

Etxe au izan danarekin....

Artu-emanetan beti zintzo, zuzen, zorrotz.

Jabeak berak ere ondo zeudenak.

Ez zan beste onelako etxe bat... Eta, orain... Egun abetan ikusten detanik ez det nik egundaño ikusi.

(Felixa atzeko atean azaltzen da).

FELIXA - Nagusi jauna.

O. ROM. - Zer da?.

FELIXA - Braulio etorri da.

O. ROM. - A! Braulio! Datorrela, datorrela.

(Felixa atzetik juaten da).

(On Roman eskutitza gorde ta atzeko atera alderatzen da).

Iritxi zanik ere ez nekien; baña berarekin egotea ez zait gaizki etorriko.

(Felixa aurretik dala On Braulio atzean azaltzen da).

(On Braulio 40 urteko gizasemea da, bizar eta illegorri antzekoakin).

(Arpegian, saloskari dala ezagun du).

(On Roman'i eskua ematen dio, ta biak aurreratzen dira).

(Felixa juaten da).

O. ROM. @- Braulio!.

ON BRAULIO - Zer diozu?.

O. ROM. - Ondo, ta zu?.

O. BRAU. - Txit ondo.

O. ROM. - Ez nekien etorri ziñanik.

O. BRAU. - Bart iritxi nitzan.

O. ROM. - Ondo ibilli zera beraz?.

O. BRAU. - Ezin obetoago.

O. ROM. - Exeri zaite, exeri zaite.

O. BRAU. - Eskerrikasko (Biak exertzen dira).

On Bitor Lekuona'k zuri ikustaldi bat egiteko agindu zidan.